• Skip to main content
  • ES
  • EU
  • EN

Eneko Atxa sukaldariaren proposamen berria, euskal gastronomia tradizionalean oinarrituta eta kalitate handiko produktuekin eginda.

ENEKO BASQUE jatetxearen eskaintza gastronomikoa informala eta egungoa da, euskal errezeta tradizionaletan oinarrituta baina tokian tokiko ñabardurekin, ikatz-parrilla, txakolin edota hainbat plater tipikorekin.

Bere kartan pikatzeko eta partekatzeko platerak, kazolak eta txingarretan erretako jakiak biltzen ditu: tomate taloa, barbarina sugarretan, aingira briotxa, txerri kriskitina tenpuran eta beste frijitu batzuk.

Arrainak ere badaude, txingarretan egindako erreboiloa edo mihi-arraina esaterako, baita beste gutizia batzuk ere, izkirak baratxuriekin, iberikoen tartarra eta legatz frijitua besteak beste. Haragiarekin jarraituz, txuleta edo arkume saiheskia bezalako aukerak aurki ditzakegu.

Postreei dagokienez, gazta urdin tarta, torrada, kafe eta karamelu budina eta mila loreko gatzatua proposatzen ditu ENEKO BASQUEk.

Gozatu Eneko Atxaren gastronomiaz bere beste jatetxeetan.

Sevilla

Radisson Collection Hotel, de la Plaza de la Magdalena

Webgunea bisitatu

Madril

Radisson Red Madrid, Calle de Atocha 123

Webgunea bisitatu

Bilbao

Radisson Collection Hotel Gran Vía de Bilbao

Webgunea bisitatu